Gaur piztuko da eguberri zuhaitza

Guaixe 2015ko abe. 2a, 12:19

Udaletxe pareko lorategian, 20:00etan. Haurrei eguberriekin eta neguarekin lotura duten mozorroekin joateko deia egin diete. Zozketak izanen dira.

Altsasuko Dendarien Elkarteak (ADE) eguberri garaia iragartzeko argiztatutako zuhaitz bat piztuko du bihar. Udaletxe parean dagoen lorategiaren mutur batean dagoen zuhaitza eguberri argiz jantziko dena 20:00etan. ADEk ekitaldi horrekin eguberri giroa sortu nahi du altsasuarren artean, lan eta ekonomia arloan urteetako albiste txarrak une batez ahazteko.

Ekitaldira joaten direnen artean txokolate beroa banatuko du ADEk. Dendariek haurrei eguberriekin eta neguarekin lotura duten mozorroekin joateko deia egin diete. Haien artean elkarteak hainbat sari zozketatuko ditu. ADEko kideekin batera ekitaldian Altsasuko alkatea izanen da.