Erkudengo Ama abesbatza Iruñeko topaketan

Guaixe 2015ko abe. 9a, 13:08

Iruñeak II. Eskualdeen Abesbatzen topaketa hartu du larunbata eta igandea bitartean. Iruñean abesbatzen kontzertuak eskaintzearekin batera, topaketen helburua abesbatzetako kideen arteko harremanak eta kultura-trukea sustatzea dira. Artziniegako (Araba) Bleibet abesbatzak, Baionako Henara emakumeen abesbatzak, Valladolideko Animus Vocal eta Altsasuko Erkudengo Ama abesbatzak parte hartu zuten topaketan.

Lau abesbatzek elkarrekin kontzertua eskaini zuten Iruñeko San Antonio elizan, larunbatean. Altsasuarrek Julen Ezkurra, Jose Antonio Uharteren eta Sabin Salaberriren obra bana eta Imanol Erkiziaren armonizazio bat abestu zituzten.