Magia ikuskizuna Altsasun

Guaixe 2015ko abe. 11a, 12:53

Oliver magic show, larunbatean, 17:00etan Altsasuko Iortia kultur gunean.

 

Ikusle bakoitzari emango zaion Liburu Magikoaren argibideak betez, hainbat gauza egiten ikas daiteke: gozokiak sortzen, animalia bat beste bat bihurtzen, objektuak lebitatzen, makila magikoaren botereak erabiltzen, edonor mago bihurtzen, aparatu magiko handiak erabiltzen, modu harrigarrian elurra sortzen eta beste hainbat sorpresa sinestezin.

Oliver Magoak, eskenatokira aterako diren umeen laguntzaz, Liburu Magikoaren sekretuak argitara aterako ditu, eta ikuskizunean zehar, egia bihurtu daitezkeela erakutsiko du.