Bihar ostiraleko partidarako material aukeraketa Altsasun

Guaixe 2015ko abe. 15a, 12:15
Ezkurdiak Irujo izanen du arerio ostiralean Altsasun, aurreko koadroetan.

Ezkurdia-Barriola eta Irujo-Rezustak asteazkenean, 11:30ean dute hitzordua, Burunda pilotalekuan

Altsasuk Binakako Txapelketako partida hartuko du ostiralean. Joseba Ezkurdiak eta Barriolak Irujo eta Rezusta izanen dituzte aurkari, 22:00etan hasiko den jaialdian. Sarrerak aurretik erreserbatu daiteke 661 259 009 telefonoan edo egunean bertan txarteldegian erosi.

Pilota aukeraketa bihar, asteazkenean, goizeko 11:30ean egingo dute Burunda pilotalekuan.