Intxostiapuntako hiru tailerretan plaza libreak daude

Guaixe 2015ko abe. 15a, 15:33

Informazioa nahi duenak 948 564 785 telefonora hots egin edo gazteria@altsasu.net e-postara idatzi dezake.

Altsasuko Udaleko Gazteria Zerbitzuak jakinarazi duenez, argazkilaritza (eszenaratze eta ukituak ematea), antzerki musikala eta ile-apainketa tailerretan izena eman daiteke oraindik. Lehena ilbeltzaren 13an hasiko da eta asteazkenero, 17:30era eta 19:30era, izanen da Intxostiapunta gazte gunean. Hiru hilabeteko ikastaroa da eta 30 euro ordainduko da.

Antzerki musikal tailerra ere ilbeltzean hasiko da eta gazte gunean, ostiralero, 18:30etik 19:30era izanen da. Hiru hilerako izen emateak 25 euro balio ditu. Azkenik, ile-apainketa tailerra abenduaren 12an hasi zen eta domekan izanen du segida, 18:00etatik 20:00ak arte; 3,5 euro balio du.