Pentsiodun eta jubilatuak eskubideen defentsan

Guaixe 2015ko abe. 16a, 15:01

Pentsio duin eta publikoak; osasungintza publikoa eta kalitatezkoa; berrordainketarik ez eta gizarte zerbitzuek sendagai guztien ordainketa bermatzeko eskaera; mendekotasuna duten pertsonendako beharrezko baliabideak; zahar-etxe publikoak eta laguntza zerbitzu publiko eta humanizatuak. Horiek guztiak aldarrikatu dituzte Altsasuko azokan, gaur. Sasoia, Nafarroako jubilatuen elkarteak deitutako kontzentrazioan 30 bat pertsona elkartu dira.

Eskubideen defentsarekin batera Mariano Rajoyren gobernuak pentsioen funtsetik udan 3.750 milioi euro eta orain 7.750 milioi euro atera dituela salatu dute. “Gure pentsio publikoak PPren harrapakeriatik defendatzera” deitu dute. Bestetik jakinarazi dute eurak kide diren Nafarroako Adinekoen Koordinadora Nafarroako Gobernuko ordezkariekin bildu dela pentsiodunen eta jubilatuen euren eskubideak eta aldarrikapenak jakinarazteko.