Salazar Artekoren XX. urteurrenean

Alfredo Alvaro Igoa 2015ko abe. 17a, 15:10

Donostiako Arteko galeriak bere XX. urteurrena Donostia 2016rekin batera ospatuko du heldu den urtean. Gaur zabaldu eta ilbeltzaren 16ra arte iraunen duen Ártboles erakusketarekin hasiko dute galeriakoek urteurren ospakizunak. Eguberrietako erakusketa horretan 30 artistak baino gehiagok aurkeztuko dituzte beren lanak, hainbat euskarritan. Dora Salazarren Echar ramas paperean egindako marrazkia (2013) da ikusgai izanen den obretako bat.

Zuhaitzak izanen dira erakusketaren gaia, eta baso artistiko bat osatuko dute artelanek. Zuhaitzen ibilbidea antolatu dute Donostiako merkatariek eta Donostia Turismo, eta horren barruan egingo da Ártboles erakusketa. Ekimenaren helburua da Gabonetako bisita-ibilbide bat sortzea, DSSEU2016ri eta Europako Kultura Hiributza dela-eta Donostian ospatuko diren ekitaldiei ongi etorria egiteko.