Letren ilustratzaile txikiak

Guaixe 2015ko abe. 18a, 09:28

Sakanako Mankomunitateko Euskara Zerbitzuak antolatuta, Iortia kultur guneak haurrek album ilustratua sortzeko tailerra hartuko du gaur. 6 eta 10 urte bitarteko 25 haur Aitziber Alonso ilustratzailearekin eta Yolanda Arrieta idazlearekin ariko dira. Haien eskutik hitza eta irudia uztartuz tailerrean album bat euren aurrean sortzen ikusiko dute. Haren zati bat etxera eramanen dute ere.

Tailer hori Mank-ek Nafarroako beste euskara zerbitzu batzuekin antolatutako Etxepare sariaren egitasmoaren barruan kokatzen den jarduera da. Saioaren helburua haurrak ilustratutako albumetara gerturatzea da.

Bi sortzaileak
Yolanda Arrieta idazketa sortzailearen inguruko tailerrak gidatzearekin batera, zenbait liburu argitaratu ditu haur eta gazte literaturan zein helduenean. Aurten haur eta gazte literaturako Euskadi saria irabazi du. www.nitikgura.com gunean jarrai daiteke bere ibilbidea.

Aitziber Alonso, berriz, Arte Ederrak ikasi zituen eta urtetan Artelekun eta Galtzagorrin aritu da bera lanak egiten, besteak beste, irakurketa aretoentzako eszenografiak sortzen. Egun ilustraziora dedikatzen da eta bere lan batzuk www.aitziberalonsoilustracion.blogspot.com blogan aurki daitezke.