Eguberrien swing soinu banda

Guaixe 2015ko abe. 18a, 13:30

Gaur, 19:30ean, Altsasuko Iortia kultur gunean.

Nafarroako Ganbera Abesbatzaren jazz eta musika modernoaren atala da Jazzy Leap, Andoni Arcillak zuzentzen duena. Abesbatza hori, Jazzy Leap Band-ekin batera, gaur Altsasun eguberrietarako prestatu duten errepertorioa eskainiko du, Christmas Swing. Emanaldia Amerikako Estatu Batuetako herri gabon kantak eta jazzaren arteko nahaste adeitsua da, publiko zabalari eskainia. Kantu sorta hori Iruñean eta Altsasun besterik ezin izanen dira entzun.

Jazzy Leap-ek swing erritmorekin osatutako egitarauan, omenaldi gisa, bertsio txikiak sartuko ditu Ella Fitzgerald, Diana Krall eta Frank Sinatra-enak batez ere, bakarlariei protagonismoa emanez. Era berean, korua txanda hatzen du kontzertuan zehar tartekatuta, The Singers Unlimited eta New York Voices bezalako talde bokaleko moldaketekin, Arcilla-k, Jazzy Leap-en zuzendariak egindako beste batzuekin batera.

Kantuak erritmo ezberdinekin eskainiko dituzte: Jingle Bells, Santa Claus is coming to town eta Let it snow swing erritmora jotzen eta kantatzen dira; What are you doing new year’s Eve, I’ll be home for christmas eta Have yourself a merry litlle christmas balada bezala interpretatzen dira; We wish you a merry christmas eta Silent night jazz modernoaren barne kokatzen dira; eta White christmas 'a capella' eginen da.