Altsasuk Mendillorri menpean hartu zuen

Guaixe 2015ko abe. 21a, 13:12

Erregional maila. 14. jardunaldia: Altsasu 2 – Mendillorri 1

Erregional mailan, Altsasuk Mendillorri hartu zuen larunbatean Dantzalekun. Partida berehala kontra jarri zitzaion Altsasuri, laugarren minutuan Eduardok Mendillorri aurreratu zuelako, baina Altsasuk ongi erantzun zuen, dominatzera pasa zen eta gol aukerak sortzen hasi zen. Horrela, 34. Minutuan Corcherok bana berdintzea lortu zuen eta horrela joan ziren atsedenaldira. Bigarren zatian parez pare aritu ziren bi taldeak eta partida bukaeran Alexanderrek gorritxoen garaipen gola sartzea lortu zuen.

Lezkairu da erregional mailako liderra, 38 punturekin. Altsasu 10. Postuan dago, 15 punturekin. Gabonetako oporren ondoren, ilbeltzaren 9an itzuliko da liga. Sailkapenean azkena den Beti Kozkorren kontra arituko da Altsasu, Lekunberrin.