82 txirrindularik despeditu zuten urtea Urbasan

Guaixe 2016ko urt. 3a, 16:25

Sociedad Deportiva Alsasuak antolatutako San Silbestre bizikleta martxaren 33. edizioan parte hartu zuten

Altsasuko San Silbestre lasterketaren aurretik, 15:30ean, 82 txirrindularik euren bizikletara igo ziren eta Sociedad Deportiva Alsasuak antolatutako 33. San Silbestre bizikleta Martxan-Urbasako Igoeran hartu zuten parte. Gehienen asmoa ongi pasatzea eta urtea bizikletan agurtzea zen, baina lehitzera eta dena ematera atera zenik egon zen ere. Azkarrena J. Ramon Garcia izan zen, Jon Zeberioren eta Hugo Garnicaren aurretik. Urbasan salda beroa hartzeko aukera izan zuten guztiek eta ondoren, Altsasura jaitsita, sari banaketa egin zen Sociedad Deportiva Alsasua tabernan.