Agurainek Altsasuri irabazi zion Gabonetako torneoan

Guaixe 2016ko urt. 4a, 14:29

SDA-ren Benjaminendako I. Gabonetako Torneoko finalean 0 eta 1 irabazi zion Altsasuri

Sociedad Deportiva Alsasuak (SDA) I. Gabonetako Areto Futbol Torneoa antolatu zuen abenduaren 26an Altsasun. Areto futboleko torneoan benjamin mailako neska-mutikoek hartu zuten parte, 8 urtekoek. 6 talde lehiatu ziren: Lakuntzako Lagun Artea, SD Alsasua-Seguros Sayas, Urdiain Kirol Elkartea, S.D. Alsasua-Arquitectura Flores, Olaztiko Sutegi Kirol Elkartea eta S.D. Salvatierra. Altsasu eta Salvatierra iritsi ziren finalera eta 0 eta 1 gailendu ziren aguraindarrak.

Haurretan Gazte Berriak garaile
Bestalde, ilbeltzaren 3an Gabonetako haurren mailako futbol torneoa jokatu zen. Gazte Berriak, Berriozar, Altsasu eta Lagun Artea taldeak lehiatu ziren. Berriozar eta Gazte Berriak sailkatu ziren finalerako eta Gazte Berriak izan zen txapelduna. Altsasuk eta Lagun Arteak hirugarren eta laugarren postua zehazteko partida jokatu zuten eta Altsasuk 1 eta 0 irabazi zion Lagun Arteari.