Hualde Nafarroako EAJko buru

Guaixe 2016ko urt. 14a, 18:00

Unai Hualde Iglesias altsasuarra izanen da Nafarroako Eusko Alderdi Jeltzaleko presidentea. Bera da hautagai bakarra eta Nafarroako Uri Batzarretako babesa jaso du, tartean Etxarri Aranatz eta Altsasukoa. Nafarroako EAJk ilbeltzaren 24an izendatuko du Hualde presidente, beste hainbat kargurekin batera. Izan ere, gaurtik asteazkena bitarte jeltzaleek Napar Buru Batzarreko hamar burukide, Lurraldeko Justizia Tribunalerako bost kideak eta nazio batzarrerako bost kideak aukeratzeko epea zabalik dute jeltzaleek. Kargu guztiak otsailaren 13an eta 14an alderdiak Iruñean eginen duen batzar nagusian berretsiko dira.

Garilaz geroztik Hualde Nafarroako EAJko behin behineko presidentea da. Nafarroako Gobernuan sartzeko kargua utzi zuen Manu Aierdiri hartu zion lekukoa. Hualde 1999z geroztik da EAJko kide eta burukidea 2004tik. Altsasuko alkate izan da eta gaur egun zinegotzia eta Geroa Bairekin parlamentaria da. Kargu hori hartuko duen bigarren altsasuarra izanen da Hualde, Jose Angel Agirrebengoak 2004 eta 2011. urteen artean ere izan baitzuen.