Pailazo bikote baten hurrengoa

Guaixe 2016ko urt. 16a, 09:46

Domekan, 17:00etan, Altsasuko Iortia kultur gunean.

Marie de Jongh eta Tartean konpainien eskutik heldu da Altsasura Kibubu antzezlana. Sebas eta Cocó pailazoak ditu protagonista. Arrakasta gutxi baina ilusio handiko pailazoak dira. Hurrengo ikuskizunean benetan arrakasta izateko benetako gorila bat sartu nahi du ikuskizunean Sebasek. Ongi hezi eta ikuskizuneko atalak erakutsiz gero arrakasta ziurtatuta duela uste du. Baina bi pailazoek ahaztuko ez duten lezioa ikasiko dute. Guztia, Kibubu antzezlanean.

Fitxa
Zuzendaria: Jokin Oregi
Aktoreak: Joseba Uribarri, Ana Meabe, Javier Renobales