Altsasuk berdindu

Guaixe 2016ko urt. 18a, 12:26

Erregional maila. 16. jardunaldia. Lagunak 1 – Altsasu 1

Barañainen, Lagunak eta Altsasuk bana berdindu zuten. Lagunak hasi zen dominatzen eta gol batekin sailkapenean aurreratu egin ziren Barañaingoak. Bigarren zatian Altsasu hobeto atera zen zelaira. Barañainek behera egin zuen eta egoera primeran probestu zuen Altsasuk, Leonek bana berdintzea lortu baitzuen. Puntu banaketarekin despeditu zen lehia.

Doneztebek jarraitzen du erregional mailako 3. Multzoko lider (42 puntu). Altsasuk 9. Postuan jarraitzen du (19 puntu). Asteburuan Altsasuk sailkapenean 8.a den Itaroa Huarte hartuko du, arerio zuzena.