Udalera 5.913 euro bueltan

Guaixe 2016ko urt. 21a, 17:21

Nafarroako Gobernuak Altsasuko Udalari 5.913 euro eman berri dizkio. Kooperatibak eta fundazioak ondasun higiezinen gaineko zerga eta ekonomia-jardueren gaineko zerga ordaintzetik salbuetsiak daude. Horregatik, konpentsazio gisa, Nafarroako Gobernuak Altsasuko Udalari ordainketa hori egin dio. 2014 eta 2015 urteetako jardunari dagokio kopurua.