Blues-rock doinutarako gonbidapen serioa

Guaixe 2016ko urt. 22a, 12:03

Gaur, 22:30ean Altsasuko Haritza tabernan.

 

Serious Business talde zumaiarra Aitor Badiolak (gitarra elektrikoa eta ahotsa), Maria Armendarizek (baxu elektrikoa eta koroak) eta Ander Zulaikak (bateria eta koroak) musikariek osatzen dute. Taldea blues eta rock doinuetan oinarrituta beste estilo batzuekin ausartzen da ere, esaterako, funka, R&B eta jazza. Klasikotik eta modernotik eskaintzeko trebe dira, beraz.

Hirukoak Really serious diskoa abenduan argitaratu zuen eta Altsasura hura aurkeztera heldu da. Dozena erdi kantuk osatzen dute lana. Han 40. hamarkadako blues batetik rock oso modernora egin dute saltoa, fusiotik gertu ibiliz. Euskaraz, gaztelaniaz eta ingelesez aritzen dira kantuan.