Altsasuko inauteria Sakanako turismoa sustatzen

Guaixe 2016ko urt. 25a, 07:45

Bidelagun turismo elkarteak Sakanako turismo eskaintza aurkeztu zuen Madrilgo Fitur azokan larunbatean. Ibarreko turismo eskaintza ezagutarazteko aparteko laguntza izan zuten: Altsasuko inauteri batzordeko 28 kide, herriko ihotea nazioarteko turismo azokara eraman zutenak.

Nafarroako standean momotxorroak, juantranposoak, sorginak eta akerrak euren nortasuna azaldu zuten (12:30ean, 17:00etan eta 19:00etan, 20 minutuko saioetan). Haiekin batera, txitsulariak, atabalaria eta txalapartariak joan ziren Altsasutik Madrila. Guztien artean, azokaren nazioarteko erakusleihoan, Altsasuko ihotea 2012tik turismo intereseko festa zergatik den erakutsi zuten. Bestalde, Altsasuko ihoteko ordezkariak larunbatean Lizarran izanen dira.