Puntu bati eutsi dio Altsasuk

Guaixe 2016ko urt. 25a, 13:52

Erregional maila. 17. jardunaldia: Altsasu 1 – Itaroa Huarte 1

Altsasu eta Itaroa Huarte taldeak parez pare lehiatu ziren Dantzalekun jokatutako partidan, baina 20. minututik aurrera Huartek hartu zuen kontrola. Hala ere, ez zuten aparteko gol aukerarik sortu. Bigarren zatian gauzek berdin jarraitu zuten 65. minutura arte. Falta baten jaurtiketaren ondoren Mikel Alvarezek, buruz, Itaroa Huarteren aldeko gola sartu zuen. Baina Altsasuk sekulako ahalegina egin zuen eta 74. minutuan Javi Guisadok berdintzea lortu zuen eta puntu banaketarekin despeditu zen lehia.
Lezkairu da erregional mailako liderra (44 puntu). Altsasu bederatzigarrena da, 20 punturekin. Asteburuan sailkapenean seigarrena den Pamplona izango du aurkari Altsasuk.