Ospa mugimenduak Guardia Civilak eta Foruzaingoak jarritako 59 kontrol zenbatu zituen Altsasun azaroan eta abenduan. Guardia Civilak 39tan jarri zuen kontrola eta Foruzaingoak 20tan. Ospa mugimenduak azaldu duenez, herriko hiru irteeretan eta Alde Zaharrean kokatu ziren kontrol horiek. Kontrolen salaketarekin batera polizia eta militar indarrak alde egiteko eskaera luzatu du ospa mugimenduak.
Bestalde, gauaren iluntasunean argi gera dadila: alde hemendik! ekimena prestatu du Ospa mugimenduak heldu den ostiralerako. Kintoen dantzaldiaren atsedenaldian “ehunka kandela hegalari piztuko ditugu dagokionari mezu argia helaraziz”. Egunean bertan kandela hegalariak eskuratzeko aukera izanen dela adierazi dute.