Geroa Baik informazio-panelen kontrako ekintzak gaitzetsi ditu

Guaixe 2016ko ots. 4a, 09:29

Altsasuko Udalak garbitasun bertikalari buruzko mozioa onartu eta han aipatzen ziren informazio-panelak joan den urteko azken astean jarri ziren. Haietako bat lurrean agertu zen eta beste bat oinarritik hautsi zuten aurreko astean. Altsasuko Geroa Baik informazio-panelen kontrako ekintzei “gaitzespen osoa” azaldu die. “Ekintza horien aurrean tinko jokatuko dugu, Altsasu hobe bat eraikitzea gure helburu izanda”.