Haur altsasuarrek hiru data dituen ihote ospakizunari hasiera emanen diote. Domeka arratsaldean haiek izanen dira nagusi. Asteartean herri ihotea ospatuko dute eta heldu den larunbatean, hiri inauteriaren txanda izanen da.
Astearteko ihoteko segizioa honako pertsonaiek osatuko dute: momotxorroak, ereintza, juan-tranposoak, maskaritak, akerrak eta sorginak, ezkontza eta matxin gaiztoak. Eta berritasuna Zumalakarregi plazan ikusteko aukera izanen da. Dantzarima dantza konpainiako kideak, sorginez mozorrotatuta, akelarrea antzeztuko dute.
Bestalde, inauteri batzordeak hainbat ohar zabaldu ditu ihote segizioa behar bezala segitzeko. Batetik, jakinarazi dute momotxorroak eta beste pertsonaiak Zelandin janzten diren bitartean bisitariek hori ikusteko aukera izanen dutela, baina frontoira sartzeko deia egiten zaienean, Zelandiko eremutik ateratzea eskatu dute. Momotxorro txikiak segizioaren irteeraren ezkerreko aldean egoteko eskaera luzatu dute, aurreko urteetako istripuak ez errepikatzeko. Ibilbidean hiri-altzariak errespetatzeko eskatu dute inauteri batzordeko kideek, baita artzainen esanak kontuan hartzeko ere.
Otsailak 7, domeka
17:30ean Haurren maskarada, Iortia kultur guneko zabalgunean. Txokolate-jana, dantzaldia, eta mozorro festa Dantza Kasting taldearekin.
20:30ean Zezensuzkoa.
Otsailak 9, asteartea. Herri inauteria
14:30ean Herri bazkaria, Burunda pilotalekuan.
16:30ean Puska biltzea, Alde Zaharrean.
16:30ean Momotxorro txikien elkarreataratzea eta txokolate-jana, Zumalakarregin.
17:00etan Momotxorro txikien irteera.
17:30ean Auzatea, Gure Etxea eraikinean.
18:00etan Inauteri txikiaren etorrera eta Momotxorro txikien dantza, Foru plazan.
18:20an Momonzuskoa.
18:30ean Kalejira, Foru plazatik Zelandiraino.
Torrada dastatzea, Gure Etxea eraikinean.
18:45ean Odolaren erritoa eta herri inauteriko elkarretaratzea, Zelandin.
19:00etatik 21:00etara Dantzaldia Beti Jai bikotearekin, Foru plazan.
19:30ean Herri inauteriaren irteera, Zelanditik.
Sorginen itzulera, akelarrea, Dantzarima konpainiaren emanaldia Zumalakarregi plazan.
Ezkontza eta gozagarria, Gurutze Saindua auzoan.
21:00etan Foru plazara iristea eta Momotxorroen dantza.
Ezkila-jotzea, mozorroak kentzea eta momotxorroen akaberako dantza.
22:00etatik 24:00etara Dantzaldia Beti Jai bikotearekin, Foru Plazan.