Hiru puntuak Altsasun geratu ziren

Guaixe 2016ko ots. 8a, 13:11

Erregional maila. 19. jardunaldia: Altsasu 1 – Amaia 0

Altsasuk eta Amaiak larunbat eguerdian Dantzalekun jokatutako partidan hiru puntuak Altsasun geratu ziren. Hasieratik agindu zuen Altsasuk. 24. Minutuan Altsasuko Paulette aurrelariak gol ederra sartu zuen, Amaiaren tiro baten erreboteari behar bezala erantzun eta gero. Bigarren zatian Amaia hobeki jokatzen saiatu zen eta gol aukera ugari sortu zituen, baina ez zuen zortea alde izan. Horrela, Altsasuk hiru puntuei eustea lortu zuen, izugarri sufritu eta gero.

Lezkairu da erregional mailako liderra (50 puntu). Altsasu 9.a da (23 puntu). Asteburuan Altsasuk jaitsiera postuetan dagoen Beti Onak taldea hartuko du Dantzalekun.