II. Bikotekako Pilota Goxua Txapelketa Altsasun

Guaixe 2016ko ots. 9a, 12:00

Martxoaren 4an hasiko da, Altsasuko Gazte Asanbladak eta Pilotajauku klubak antolatuta

Altsasuko Gazte Asanbladak, Altsasuko gaztetxearen 25. urteurreneko ekitaldien barruan Bikotekako Pilota Goxua Txapelketa antolatu zuen irailaren 18tik urriaren 9ra bitartean, Pilotajauku pilota taldearen laguntzarekin. Txapelketak arrakasta handia izan zuen, guztira 32 bikote aritu baitziren, 24 bikote bigarren mailan eta 12 bikote lehen mailan. Eta partidak jarraitzera jende dexente hurbildu zen. Bigarren mailan Martinez eta Flores izan ziren txapeldunak eta lehen mailan Murgiondo eta Nabarro.

Arrakasta hori ikusita, aurten txapelketarekin jarraitzea erabaki dute Altsasuko Gazte Asanbladak eta Pilotajaukuk. Horrela, II. Bikotekako Pilota Goxua Txapelketa antolatu dute, martxoaren 4an hasi eta maiatzaren 7an, Altsasuko Alde Zaharreko jaietan despedituko dena. Hiru mailatan jokatuko da txapelketa: lehen maila, bigarren maila eta hirugarren maila. Partidak Altsasuko Burunda pilotalekuan jokatuko dira, ostiral gauetan eta igande arratsaldetan.

Izena ematea zabalik
Otsailaren 27a baino lehen, 646 772 899 telefonoan edo altsasukogazteasanblada@gmail.com e-postan.