Altsasuk eta Beti Onakek husna berdindu egin zuten

Guaixe 2016ko ots. 15a, 13:06

Erregional maila. 20. jardunaldia. Altsasu 0 – Beti Onak 0

Altsasuk eta Beti Onak taldeek lehia estua izan zuten eta bi taldeek golen bat sartzeko meritua egin zuten, baina baloiak ez zuen sarean sartu izan nahi eta azkenean husnako berdinketarekin despeditu zen partida. Altsasuk jokoaren ardura bere gain hartu nahi izan zuen eta baloiaren jabetza izaten saiatu zen, baina Beti Onakek Altsasuren atera iristen jakin zuen, eta gol aukerak sortu zituen. Hala ere, markagailua ez zen mugitzen. Bigarren zatian joera berberak jarraitu zuen. Altsasuk gol aukerak izan zituen eta baita Beti Onakek ere, baina jokaldiek ez zuten fruiturik izan eta husnako berdinketarekin eta puntu banaketarekin despeditu zen lehia.

Lezkairuk jarraitzen du erregional mailako lider (53 puntu). Altsasuk bederatzigarren postuan jarraitzen du (24 puntu). Asteburuan sailkapenean hirugarrena den Universidad de Navarra izango du aurkari Altsasuk, Iruñean.