Txileko Santiago hiriburuan, 1946ko irailaren 29an, Estadio Español elkarte anonimoa sortu zen. Aurreneko zuzendaria Rufino Melero Lopez de Goikoetxea altsasuarra izan zen. Sustatzaileen artean Uribe (Fernando) eta Maiza (Jose) moduko abizen sakandarrak zeuden. Urte hartako lastailaren 12an Santiagoko Las Condes komunako Nevería kalean egoitzako lehen harria jarri zuten, lau urte geroago mustuko zutena. Estadio Español gaur egun 3.500 familia biltzen dituen kultura, gizarte eta kirol erakundea da.
Erakunde horretako 50 gaztez osatutako talde bat estatuan barna bira egiten ari dira. Nafarroako Gobernuko Hiri- eta Erakunde Harremanetarako kontseilari Ana Ollok harrera egin zien atzo. Ollok Melero XIX. mende bukaeraz geroztik Txilen kokatu ziren eta “herrialde haren aurrerapenaren eta gure kultura eta errealitatea zabaltzearen alde ekarpena egin zuten” nafar askoren sinbolotzat hartu zuen.