EAJk ziklo berrirako ildoak zehaztu ditu

Guaixe 2016ko ots. 17a, 16:13

Herrialdeetako zuzendaritzetako kideak hautatu ondoren, Eusko Alderdi Jeltzaleak Iruñean VII. Batzar Nagusia egin zuen asteburuan. Batasuna eta indarra izeneko txostena eztabaidatu, bozkatu eta onartu zuten. Horrekin batera, alderdiaren zuzendaritza berria, Euskadi Buru Batzar berria osatuta gelditu zen. Nafarroako Buru Batzarreko presidente den Unai Hualde han dago.