VII. Altsasuko Duatloirako izena ematea zabalik

Guaixe 2016ko ots. 18a, 13:29

Otsailaren 27an jokatuko da, 10:30ean NKJ-en kategoria txikikoen probak eta 15:45ean helduena

Sakanako Triatloi Taldeak antolatuta, otsailaren 27an jokatuko da VII. Altsasuko Duatloia. Goizean, 10:30etik aurrera, Nafar Kirol Jolasen probak jokatuko dira, kategoria ezberdinetan, eta arratsaldean, 15:45ean, helduen proba abiatuko da, aldi berean Nafarroako Duatloi Sprint Txapelketa izango dena.

Izena emateko
Ondoko bi web orrietan: www.navarratriatlon.com edo www.rockthesport.com, otsailaren 25era arte. (Kategoria txikikoek dohainik eta helduek 22 euro federatutakoek eta 26 euro federatu gabekoek).