Ukrainan ari diren nazioarteko brigadistei buruzko argibideak

Guaixe 2016ko ots. 19a, 11:57

Gaur, 19:00etan, Altsasuko gaztetxean. 21:00etan elkartasun afaria izanen da.

 

Eskuindarren mobilizazioen ondorioz Ukrainiako gobernua erori egin zen eta 2014ko otsailean gerra sortu zen. Ukrainatik bereiztu nahian dabiltza Donbass eta Lugansk eskualdeak. Azken horretan ukrainarren eta bere aliatuen kontra borroka egiten duen Prizrak brigadak bere baitan antifaxistez eta internazionalistez osatutako unitatea sortu du: Interunit. Hainbat herrialdeetako boluntarioek osatzen dute brigada hori. Hari buruzko argibideak emanen dituzte gaurko hitzaldian.

Hitzaldiaren antolatzaileek azaldu dutenez, “brigadakoek egunero Kieveko ejertzitoaren masakrea gelditzeko borroka egiten dute”. Gaineratu dutenez,“Interunit talde politiko-militarra nazismoaren eta faxismoaren kontrako eta aurreko mendeko beste liberazio borroken herentziaren segida da, eta Espainiako gerra zibileko lelo bat bere hartu du: no pasaran!