Altsasuren garaipena Iruñean

Guaixe 2016ko ots. 22a, 16:26

Erregionala. 21. jardunaldia. Universidad de Navarra 1 – Altsasu 2


Iruñean jokatutako partida bizia izan zen. Bigarren zatia hasi eta berehala aurreratu zen Nafarroako Unibertsitatea, baina 10 minututara Altsasuko Imanolek berdintzea lortu zuen. Partida berdinketarekin bukatuko zela zirudienean Xabierrek Altsasuri garaipenaren gola eman zion.

Lezkairu da erregional mailako liderra (54 puntu). Altsasuk 9. postuan jarraitzen du, 27 punturekin. Asteburuan Altsasuk azkenaurrek postuan dagoen Salesianos taldea hartuko du Dantzalekun.