Aste Santuko oporretarako aisialdi programak

Guaixe 2016ko ots. 24a, 15:57

3 eta 12 urte bitarteko haurrei (2004 eta 2013 urteetan artean jaiotakoak) eta behar bereziak dituztenei zuzenduta dago.

Aste Santua iristearekin batera ikasleek oporrak hartzen dituzte. Lana dela eta familia batzuetan txikiak norekin utzi ez dute izaten. Lana eta familia bizitza bateragarri egin ahal izateko Altsasuko Udalak Aisiaz Blai programa indarrean jarriko du. Klaserik ez dagoen martxoaren 29an, 30ean eta 31n eta apirilaren 1ean izanen da programa martxan. Bi ordutegi aukera daude: 8:30etik 13:30era edo 11:00etatik 13:30era. Lehen ordutegia beteko ez balitz bigarrena sortuko litzateke. Txantxari ludotekak hartuko du programa. Izen ematea heldu den astean egin daiteke, 012 telefonoaren edo www.altsasu.net web orriaren bidez.

Gu Geu Gazte programa, berriz, behar bereziak dituzten 12 eta 30 urte bitarteko gazteei zuzenduta dago. Goian aipatutako lau egunetan izanen da indarrean, baina 17:00etatik 20:00etara. Udalaren Gazteria Zerbitzuak antolatzen duen Gu Geu Gazte programarako izen ematea Intxostiapunta gazte gunean, 948 564 785 telefonora hots eginez edo gazteria@altsasu.net e-postara idatziz egin daiteke, otsailaren 25etik martxoaren 2ra arte.

Hobariak
Familien diru sarreren arabera ordaindu beharko da matrikula. Udalak lau errenta tarte zehaztu ditu. Eta, horrekin batera, baita hobariak ere. Horiendako eskariak martxoaren 8tik 11ra eskatu ahalko dira udaletxean errenta aitorpena aurkeztuz.