Pop-jazz doinuak Lekunberritik

Guaixe 2016ko ots. 26a, 11:54

Larunbatean, 20:00etan Altsasuko Arkangoa tabernan.

 

Xabier Zamargilea lekunberriar kantautorearen proiektua da Zamarra eta Aterkia. Jorge Abadias gitarra irakasle eta lagunak berak sortutako kantuei konponketak egiten lagundu dio. Hiru maketa grabatuak baditu ere, azkena da jendaurrean zabaltzen ari dena. Xabier gitarra akustikoarekin eta Jorge gitarra elektrikoarekin pop-jazz ukituko euskarazko kantuak eskainiko dituzte Altsasun bihar.