Igandean hasi zen junior mailako 2016 denboraldia, Villatuertan jokatutako 38. San Veremundo Trofeoarekin (77 km). Lasterketa mugituan, El Proex-Iturribero taldeko Eneko Martinez izan zen garailea (2:00:26), bere taldekide Oier Lazkanori 23 segundo aterata. Burunda txirrindularitza klubeko Quesos Albeniz taldeko Asier Etxeberria 13.a sartu zen, 1:29ra. Bere taldekide Juan Riaño 17.a izan zen, Daniel Izquierdo 39.a, Alex Unzilla 44.a, Hodei Zia 45.a eta Xabier Maiza 53.a.