Eman izena Altsasuko III. Lilasterketan

Guaixe 2016ko martxoaren 3a

Martxoaren 13an izanen da emakumeendako lasterketa ez lehiakorra

Altsasuko Udalak, Dantzaleku Sakana klubaren laguntzarekin, Altsasuko III. Lilasterketa antolatu du martxoaren 13an, igandean, 12:00etan. Emakume eta neskendako lasterketa ez lehiakorra da hau.

Izena emateko
Izena ematea doan da eta aurretik www.dantzalekusakana.com web gunean egin daiteke izena ematea. Bestela, egun berean, goizeko 11:00etan, Gure Etxean.