Izen ematea Txirinbulon

Guaixe 2016ko mar. 3a, 17:50

Martxoaren 16ra arte aurrematrikulazioa egin daiteke

Altsasuko 0 eta 3 urte bitarteko haur eskolan izena emateko epea zabalik dago. Aurrematrikulazioa ikastetxean bertan egin daiteke, 9:00etatik 13:00etara eta 15:00etatik 17:00etara, txirinbulohaureskola@altsasu.net e-posta helbidean edo 948 564 422 telefonora hots eginez.

Txirinbulo haur eskolan izena emandako haurren garapena bost esparruren bidez lantzen dituzte: afektua eta gizarte harremanak, gorputza, ingurune sozial eta fisikoaren ezagutza, komunikazioa, hizkuntza eta gorputz adierazpena. Horretarako jolas librea eta gidatutako jarduerak, ikusentzunezkoak, psikomotrizitatea, joko heuristikoa, altxorren otarra, plastika edota guraso tailerrak izaten dira.