Altsasu saiatu zen baina punturik gabe etorri zen Lezkairutik

Guaixe 2016ko mar. 7a, 11:14

Erregional maila. 23. jardunaldia: Lezkairu 3 – Altsasu 2

Negu giroan jokatutako partida nahasia izan zen Lezkairuk eta Altsasuk jokatutakoa. Bi taldeek atzean jokatu zuten eta erasoak ez ziren aipagarriak izan. Baloi geldiko jokaldiek erabaki zuten partida. Falta baten ondorioz aurreratu zen Lezkairu, lehen zatian. Bigarren zatian partidak joera berbera izan zuen eta corner baten jaurtiketaren ondoren sartu zuen bigarren gola Lezkairuk. Lezkairukoek euren atean gola sartu zuten eta, horrela, atzera ere partidan sartu zen Altsasu. Jaurtiketa ikusgarriaren ondoren hirugarren gola sartu zuen Lezkairuk, eta nahiz eta Altsasu behin eta berriz saiatu, markagailua ez zen gehiago mugitu eta 3 eta 1 galduta itzuli ziren altsasuarrak Lezkairutik.

Erregional mailako sailkapenean Lezkairu da liderra (57 puntu). Altsasuk 9. postuan jarraitzen du (27 puntu). Asteburuan Altsasuk sailkapenean 11.a den Mutilbera hartuko du Dantzalekun.