Uxue Fraileren hitzaldia gaur Altsasun

Guaixe 2016ko martxoaren 9a

Martxoaren 9an, asteazkenean, 19:00etan Iortia Kultur Gunean

Martxoak 8 Emakumearen Nazioarteko Egunaren barruan antolatutako ekitaldien barruan, Uxue Fraile Azpeitia mendi korrikalariak Altsasu bisitatuko du gaur asteazkenean. Fraile puntako mendi korrikalaria da, besteak beste bigarrena izan zen Montblanceko Ultra Trailean, Japoniako Ut Monte Fuji irabazi zuen eta seigarrena sailkatu zen Ultra Trail World Tour Txapelketan. Korrikalaria eta emakumea den aldetik arituko da Fraile, eta orain arte lortutakoaz gain, bere egunerokotasunaren eta aurtengo asmoen berri emango du.