Aurreikuspen onak Sunsundeguin

Guaixe 2016ko mar. 11a, 09:32

CS5 autobus modeloa azoka batean ikusgai.

Sunsundeguik aurrera egiteko Nafarroako Gobernuak hainbat bide erabiliz 35,2 milioi euro jarri zituen. 2013an sinatutako akordioaren arabera enpresaren jabetza zuzendarien (%51) eta langileen (%49) esku utzi zuen. Horrekin batera, hiru urteren buruan egoera berraztertzeko konpromisoa hartu zen. EH Bilduk galdetuta, Manu Aierdi kontseilariak Nafarroako Parlamentuan jakinarazi zuenez, Sunsundegui Sodena enpresa publikoarekin harremanetan jarri dela dagoeneko. Lantegia modernizatzeko 4,5 milioi euroko inbertsioa aurreikusten da, Sodenak erdia ordaindu beharko du.

Enpresak aurten 411 karrozatzea aurreikusi du, 52 milioi euroko fakturazioa. 2015ean 38 izan ziren (276 autobus) eta 2014an 28 (260 autobus). Sunsundeguik 325 langile ditu. Langileen %60 sakandarrak dira, %20 Nafarroako beste eskualdeetakoak, %18 EAEkoak. Zeharka sortutako lanpostuak Sakanan 125 enplegu dira, eta Nafarroako beste eskualdeetan 43. 2015ean 35 kontratu mugagabe bihurtu zituen.