Altsasuk eta Mutilberak bana berdindu zuten

Guaixe 2016ko mar. 14a, 12:12

Erregional maila. 24. jardunaldia. Altsasu 1 – Mutilbera 1

Altsasuk eta Mutilberak ez zuten joko gehiegirik eskaini eta ez zituzten gol jokaldi nabarmenak sortu. Atsedenaldirako minutu bat falta zenean Mutilbera aurreratu zen, Alexek burututako bakarkako jokaldian. Bigarren zatian Altsasu gehiago saiatu zen eta azken minutuetan berdintzea lortu zuen. Horrela, puntu banaketarekin despeditu zen lehia.

Erregional mailako III. multzoko liderra Doneztebe da (59 puntu). Altsasu 9.a da (28 puntu). Asteburuan sailkapenean 7.a den Valle de Egües izango du aurkari Altsasuk.