Tabernan loreak sortzen

Guaixe 2016ko mar. 15a, 19:17

Hala ibili zen Itziar Nazabal margolaria igande arratsaldean. Jendaurrean, zuzenean, pintura sortze ikuskizuna eskaini zuen margolari altsasuarrak. Oihal txuria abiapuntu, “musikan  eta nere gorputza margoztuarekin eztanda dantza baten moduan, barnean daramadan sentimenduak ohialean azaleratu ditut”, esan digu Nazabalek. Pausoz pausoz koadroak itxura hartzen joan zen, lore sorta bat argira agertuz.

Igandekoa Nazabalek Haritza tabernan egiten duen bigarren pintura sortze ikuskizuna da. Abendukoa “esperientzi polita” izan zen margolariarendako, “eta jendearen harrera paregabearen ondoren” errepikatzea erabaki zuen.