Argazki erakusketa Iortian

Guaixe 2016ko mar. 16a, 15:11

Conocer Navarra  2015eko argazki lehiaketako 30 finalisten lanen erakusketa Altsasuko Iortia kultur gunean izanen da ikusgai. Gaurtik apirilaren 10era arte kultur guneko ezkaratzean eta pasabideetan Nafarroako paisaiak jasotzen dituzten argazkiak ikusgai izanen dira.

Bestalde, argazki lehiaketa antolatu zuen aldizkariak bere hurrengo zenbakia Altsasun aurkeztuko du. Gaur, 19:30ean, izanen da, Iortia kultur gunean. Argitalpenak Nafarroako turismo, kultura, natura eta aisia jorratzen ditu.