Emakume Langilearen Nazioarteko Eguna zela eta lelo hori zuen kontzentrazioa egin zuten Sakana Lanbide Heziketako ikasleek. Pankarta gero ikastetxearen sarreran utzi zuten. Baina hori ez zen emakumeen kontura Lanbide Heziketa institutuan antolatutako ekitaldi bakarra. Eguna martxoaren 8aren historia azaltzen duen Pan y Paz bideo emanaldiarekin hasi zen.
Ondoren, ikasgela bakoitza eszenatokira atera zen. Handik bi emakumeren berri eman zieten gainontzeko ikaskideei. Ingurukoa izan behar zuen batek, atzerrikoa besteak. Hala, ikasleek Camila Vallejo, Michel Mouton, Murile Ruiz de Larramendi, Petra Horna, Angela Davis, Maider Unda, Maria Markotegi, Marie Curie, Fidela Bernat, Frida Calho edo Dolores Ibarruri zein izan ziren jakiteko aukera izan zuten. Eta inori ez ahazteko, emakume horien irudiak zituzten kartelak ikastetxean jarri zituzten. Lanbide Heziketa institutuko Emakumeen Eguneko egitaraua denendako hamaiketakoarekin despeditu zen.