Argazkilaritzaz Urbasan

Guaixe 2016ko mar. 17a, 18:42

Altsasuko Mendigoizaleak argazkilaritza eta mendia maite dituen lagun mordo bat elkartu zituen larunbatean. Urbasaz gozatuz ekimenaren bigarren ediziora aurkeztutako 60 argazkiak ikusgai izan ziren. Ekimeneko antolatzaileek Urbasako puntu bati, Sagarmingo baltsa, argazkia ateratzeko proposamena egin zuten. Urbasako saroiaren mutur batean dagoen baltsara batzuk zuzen joan ziren baina beste batzuk, negu giroan, iristeko komediak izan zituzten. Mokadu bat janez, halakoez, argazkilaritzaz eta euren zaletasunez hizketatzeko aukera izan zuten.