Askapenaren garaipen festa

Guaixe 2016ko mar. 18a, 13:17

Larunbatean, 17:00etatik aurrera izanen da.

Askapena erakunde internazionalistak garaipen festa antolatu du biharko. 17:00etan Zubiondo elkartean brindisarekin hasiko da ospakizuna. Handik kalejira internazionalista egiteko aterako dira. JoTaFa txarangak jarriko ditu doinuak. Ospakizuna gaztetxean izanen den kontzertuekin despedituko da. 22:30etik aurrera Ze Esatek! eta Mexikortxos taldeak ariko dira. Gaualdia Dj Majarisen doinuek luzatuko dute.