La Encinak egoitzaren 10. urteurrena ospatu du

Guaixe 2016ko mar. 22a, 20:08

Ainhoa Aznarezek eta Alberto Garciak agerian utzi zuten plaka.

La Encina Extremadurako kultur elkartea 2002 urtean sortu zuten erkidego hartan sorterria zuten altsasuarrek. Extremadura ezagutarazi eta hango kultura sustatzen hasi diren. Lau urteren ondoren Iruñea etorbidean elkartea zabaldu zuten. La Encinaren zentroak 10 urte bete ditu eta bere kideak  efemeridea ospatzeko elkartu ziren larunbatean.

Urteurren ospakizunean Nafarroako Parlamentuko presidente Ainhoa Aznarez eta presidente-orde Unai Hualde izan ziren. Baita Nafarroako Gobernuko komunikazio zuzendari Pello Pellejero eta Nafarroako Etxe Erregionaletako Federazioko presidente Jaime Valdeolmillos ere. Aznarezek urteurrena oroitarazten duen plaka bat agerian utzi zuen. Ondoren izan zen bazkariak 75 pertsona elkartu zituen.

Guztiei harrera La Encinako presidente Alberto Garcia Romanek egin zien, aurretik lehendakari-orde izan zenak, hilabete eta erdi darama elkartearen buru gisa. Elkarteak gaur egun 88 kide ditu. Haietatik 54 egoitzaren erabiltzaile dira eta gainontzeko 34ak kultur sustapeneko ekitaldiak laguntzen dituzte. Altsasu eta Extremadura arteko zubi izateko Extremadurako astea antolatuko dute irailean. Eta elkartekideen arteko harremanak sendotzeko hainbat jarduera antolatzen dituzte ere. Otsailaren 23an, esaterako, Extremaduran ohikoa duten eran hil zuten txerria eta gero hainbat produktu egin zituzten, ospakizunetan janen dituztenak.