Klik batean jaso: Altsasu, gazteak eta aisialdia

Guaixe 2016ko mar. 25a, 10:26

Argazki batean, edo batzuetan, Altsasuko gazteek herriko gazteen aisialdiaren inguruan duten ikuspuntua jasotzea. Hori da Altsasuko Udalaren Gazteria Zerbitzuak antolatutako argazki lehiaketaren xedea. 12 eta 30 urte arteko gazteek parte hartu dezakete, bakarka edo taldeka, bi mailetako batean: 12-17 urte 18-30 urte. Bakoitzean, saria 100 euroko argazki materiala edota ikus-entzunezko materiala izanen da. Argazkia egiteko edozein teknika erabil dezakete.

Lehiaketarako lanak, plika sistema erabiliz, apirilaren 10era arte aurkeztu daitezke Intxostiapunta gazte gunean. Informazio gehiagoko: gazteria@altsasu.net edo intxostiapunta@gmail.com. Sari banaketa apirilaren 16an eginen da, 18:00etan.