II. Bikotekako Pilota Goxua Txapelketa aurrera

Guaixe 2016ko mar. 23a, 13:54
Aurreko edizioko txapeldunak.

Altsasuko Gazte Asanbladak eta Pilotajauku klubak antolatuta, astero partida bikainak Burunda pilotalekuan

Altsasuko Gazte Asanbladak eta Pilotajauku klubak antolatutako II. Bikotekako Pilota Goxua Txapelketa martxan dago. Txapelketa hiru mailatan jokatzen ari da eta astero jokatzen dira partidak, Altsasuko Burunda pilotalekuan.

Aste honetako partidak
Ostegunean, 18:30ean:
3.maila. Donlo-Cid / Reparaz-Mertxan
3.maila. Araña-Lazkoz / Bengoetxea-Unamuno
1.maila. Arbizu-Arbizu / Martinez-Flores

Ostiralean, 20:00etan:
3.maila: Santamaria-Larrion / Pobeda-Claver
3.maila: Bengoetxea-Berastegi / Aramendia-Calleiras
2.maila: Zubiria-Etxeberria / Joao-Ansotegi
1.maila: Zelaia-Grados / Lopez de Zubiria-Garziandia