Blues gaua

Guaixe 2016ko mar. 24a, 13:09

Gaur, 22:30ean Altsasuko Haritza tabernan.

Jaime Alvarellosek (ahotsa eta gitarra), Alejandro Mingotek (gitarra eta lap steela), Kike Arzak (baxua) eta Juanma Urrizak (bateria) osatzen dute Animal Blues. Taldearen izen bera duen diskoa azaroan argitaratu zuten (Gaztelupeko hotsak) eta hura aurkeztuko dute Altsasun ostegunean. 

Animal Bluesek “musika beltzeko” talde gisa aurkezten du bere burua, bluesaren, jazzaren eta soularen iturrietatik edanez. Taldea blues klasikotik rock moldetik gertuago dauden espazioetan dabil, nahiz eta jazzaren eta funkaren eraginak ere hauteman daitezkeen. Guztia eskarmentu handiko musikariek modu dotorean eta eraginkorrean interpretaturik.

Bakarrizketak
Haritza tabernak igandean, 22:30ean, Movimiento Bola talde iruindarreko bakarrizketa-egileak hartuko ditu. Hiru hain zuzen: Cesar gauza paranormalez ariko da. Koldo, entzierroaz eta Marian  kaltegarriaren onurez hizketatuko da.