Karbono-aztarna konpentsazioaz

Guaixe 2016ko api. 4a, 08:20

Ostegunean, 16:00etan Altsasuko Iortia kultur gunean.

Txartel kopia-dendako Alberto Anguianok karbono-aztarnaren konpentsazioari buruzko hitzaldi-eztabaida antolatu du. Ingurumenarekin errespetagarria den inprimatze berdearen inguruan azalpenak emanen ditu Anguianoren bazkide teknologikoa den Ricoh etxeko Carlos Casado Meredizek. Saioan papera euskarri jasangarria ote den azalduko du. Hizpide izanen ditu ere komunikazioaren kostu erreala eta karbono-aztarnaren definizioa. Aztarna hori konpentsatzeko egin  daitekeena azalduko du Txartel kopia-dendaren adibidearekin.