Nafarroako Eskolarteko Bertsolari Txapelketa, Altsasun

Guaixe 2016ko apirilaren 7a

Bertso boladak segitzen du. Nafarroako Taldekako Bertso Ekimenaren, Bardoak 2016ren, finala Etxarri Aranatzen jokatu zen martxoaren 19an. Hilabete pasa ez denean, Sakanak herrialdeko bertsolaritzako beste jarduera bat hartuko du: Nafarroako Eskolarteko Bertsolari Txapelketa. Apirilaren 15ean izanen da, ostiralean, 18:30ean Altsasuko Itsasi euskaltegian. 14 eta 18 urte arteko zazpi bertsolarik parte hartuko dute. Haietatik bost sakandarrak.